XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

c) Pertsonalaren gastuak izeneko 1 Kapituluko kreditu ezberdinei dagozkienak.

d) Zor Publikoaren Programako kreditu ezberdinen artean egiten direnak.

e) Beharrezko diren egokipen teknikoen ondorio direnak gastuen egozketa kontable egokia lortzeko.

3. Partida finalisten soberazko kredituak, araudi bereziren bat ezartzerakoan izendaturiko kreditu dutenak, ez dira beste gastuen finantzaketarako erabiliko.

4. Dirulaguntza eta izendun transferentziei dagozkien soberazko kredituak ezingo dira erabili beste gastuak finantzatzeko, Batzarre Nagusien berariazko baimena izan ezean.

14. Artikulua - Kreditu transferentziak Programa boraran barruan

1. 17/1990 Foru Arauaren 55. artikuluan ezarritakoaren arabera, transferentzia guztiek Kapitulu bereko kredituak, Kapital Eragiketak nahiz hedagarri kalifikazioa dutenak finantzatzea izango dute helburu, ondoko kasutakoren bat denean salbu:

a) Inbertsio Errealak VI Kapitulutik datozen kreditu transferentziak I. Pertsonalaren Lansariak eta II. Ondasun arrunt eta zerbitzuen erosketa Kapituluko kredituetara xedatu ahal izango dira, beti ere, inbertsio berriaren funtzionamenduan sartzeak horrela eskatuko balu.